XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EHNE sindikatuaren ihardunaldiak Bertizen

Nekazal turismoaren gaia, abeltzain eta nekazarien ikuspegitik jorratzeko intentzioarekin ihardunaldiak antolatu ditu Nafarroako EHNEk martxoaren 23 eta 24rako Bertizko Partzuergoan.

Lehendabiziko eguna EHNE sindikatuaren afiliatuei zuzenduko zaie, 24an berriz, ateak zabalik izanen dituzte parte hartu nahi duen edonorrendako.

Aurkezpena Mikel Petrirenak eginen du eta goiz eta arratsaldez mahainguru ezberdinak burutuko dira, nekazal dibertsifikazioa eta landaturismoa gaitzat hartuz.

Tartean prentsaurrekoa eskeiniko dute.

Ihardunaldien agurra Perez Lapazaran eta Petrirenak eginen dute.